Eustatek 2023ko Berrikuntzaren inketako datuak eman ditu, eta 10 langile edo gehiagoko enpresa berritzaileen ehunekoa %38,4 izan zen Euskal Autonomia Erkidegoan. Arratia-Nerbioin zeuden establezimentu gehien (%42,7), eta bigarrena zen Debagoiena (42,4). Datuen arabera, Gipuzkoako zenbakietan zentratuz, enpresa gehien zeuden eskualdea izan zen; ostean, Debabarrena, %41,5.
Hala, EAEko probintzien datuei erreparatuta, bataz beste Bizkaian %40,2 zeuden; Gipuzkoan, %38 eta Araban %33,7. Hiriburuei dagokienez, Bilbon zeuden enpresa berritzaile gehien, %40; Donostian, %37,6 eta Gasteizen %33,8.
Berrikuntza jardueretako gastuak
Eustaten arabera, balio absolutuetan berrikuntza-jardueretako gastuari dagokionez, "kopuru nagusiak hiriburuak barne hartzen dituzten eskualdeetan kontzentratzen dira. Hala ere, kontzentrazio maila ezberdina da Gipuzkoan".
Araban 480,7 milioi euroko gastutik 438,9 milioi euro Arabako Lautadan egin dira eta Bizkaian 1.612,4 milioi eurotik 1.314,3 milioi Bilbo Handian. Gipuzkoan, ordea, proportzio hori jaitsi egiten da: lurraldeko 1.046,9 milioietatik 464,3 milioi Donostialdekoak dira. Aipatzekoak dira, halaber, 100 milioitik gorako gastuarekin Debagoiena (196,2 milioi), Goierri (176,6 milioi) eta Debabarrena (110,8 milioi) Gipuzkoan eta Durangaldea (118,2 milioi) Bizkaian.