Luis Ezeiza eta Arizmendi ikastetxeetako ikasleek hartu dute parte egitasmoan, 70 haurrek guztira, eta aurten bi sari nagusiez gain, zortzi accesit ere banatu dituzte.
Saioa girotzeko, Beheko Errota Musika Eskolako kideek ikuskizuna eman zuten. Gero, oholtzara 8 accesit-ak jasotakoak igo ziren eta beraien aitona edo amonen gainean idatzitako biografien adierazpen azpimarragarrienak egin zituzten. Ondoren iritsi zen sari nagusia jaso zuten June Urzelai eta Olatz Urbistondoren irakurketak.
Irabazleak June Urzelai eta Olatz Urbistondo izan ziren; batak, bere aitonaren biografia idatzi zuen eta besteak bere amonarena
Bibotedun aitona
June Urzelaik, bere aitona Bixente Urzelairi idatzitako biografia kontatu zion Zaldibar antzokira gerturatukoen aurrean. Besteak beste honakoak adierazi zituen: "Nire aitonaren anekdotak, soldaduskako kontuak, bibotea zergatik duen, nire amona nola ezagutu zuen… kontatu eta bota zidan txapa guztitik dena ordenatu eta idatzi behar izan dut. "
Bizitza gogorra izan duen amona kubatarra
Olatz Urbistondok, berriz, Kuban bizi den bere amonaren bizitza kontatu zuen, eta, amonaren ordez Olatzen ama izan zen oholtza gainean. "Urduri egon naiz, baina, esperientzia polita izan da. Eskerrak oholtzara ama igo den babesa adieraztera. Amonaren gainean kontatutakoan gainean, bestalde, bizitza gogorra izan du, baina, ondo dago osasunez, eta, oso gustura izaten naiz beregana joaten garenean bisitan".