2025eko ekainaren 1ean ospatuko da jaia, Urduñan (Bizkaia). Abestiaren sorkuntza prozesua herrian eta bertako eskolan errotu da, musikagintzaren esparru ezberdinetako hainbat profesional baitaude bietan. Bizkaiko udalerriko eskolak borroka luze baten historia du atzetik, Euskarazko hezkuntza publikoaren aldekoa, hain zuzen ere. Hori omendu nahi izan dute sortutako piezarekin.