Bost greba egun gehiago egingo dituzte hezkuntza publikoko irakasleek

Uxue Arakama Egaña 2025ko api. 10a, 13:35

Sindikatuetako ordezkariak grebaren berri ematen. (Argazkia: LAB sindikatua)

STEILAS, LAB, ELA eta CCOO sindikatuek beste bost egunetako greba deialdia luzatu die hezkuntza publikoko irakasleei: maiatzaren 12an, 13an, 14an, 15ean eta 16an. Urtarriletik apirilera bitartean, bederatzi greba egun egin dituzte dagoeneko.

Hezkuntza Sailak proposamen bat bidali die sindikatuei, pasa den astean izandako bilerari erantzunez. Azken horiek, aldarrikatutako edukiei ez diela erantzuten adierazi dute eta ez dutela aipatutako proposamena sinatuko. Hori izan da greben dinamikarekin aurrera egiteko arrazoia.

Orain arteko grebetan 2010ean egin zen hitzarmena negoziatu eta aldatzeko beharra ukaezina dela adierazi diete Hezkuntza Sailari, baina hauen jarrera "itxia" dela salatu dute sindikatuek, "ez dituzte negoziatzeko aukerak aprobetxatu eta blokeoa luzatzen dabiltza".

Hori guztia kontutan hartuta "mezu argiak" helarazi nahi dizkiete jarraian datozen grebetan: lan-zamak arintzea; erretiroa hartzeko baldintzak hobetzea; enplegu publikoa bermatu eta lanpostuak egonkortzea eta hezkuntza publikoko sistema osoa euskaldunduko duen hezkuntza politikak abiaraztea, besteak beste.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak