Itzuliak laugarren etapa izango du bihar, hilaren 10ean, eta eragina izango du Debagoieneko trafikoan. Beasainetik Markina-Xemeinera artekoa izango da etapa, 169,6 kilometrokoa, eta bailaratik igaroko da: hain zuzen, Udanatik behera sartuko da bailaran 13:40 aldera, eta Oñatira jaitsiko da, handik Elorregira joateko. Horrenbestez, GI-2630 errepidea itxita egongo da 13:15etik aurrera. Ondoren, Arrasaterantz egingo dute txirrindulariek, eta Kanpazarrera igoko dira N-636 errepidea hartuta, 14:05 aldera, herriaren erdigunetik igaro gabe; Asentzio gainera, berriz, 14:15 alderako iritsiko dira, GI-2639 errepidetik, eta, azkenik, Elgetara. Ondorioz, errepide horiek ere itxita egongo dira lasterketa igaro baino ordu erdi lehenagotik.
Are gehiago, AP-1eko sarbide-irteera ere itxita egongo da 13:45etik 14:15era bitartean, Arrasaten.
ERREPIDEA | IBILBIDEA | KILOMETROA | ORDUTEGIA | ||
38 km/h | 40 km/h | 42 km/h | |||
GI-2630 | Udana | 18,2 | 13:44 | 13:42 | 13:41 |
Olabarrieta | 23,5 | 13:52 | 13:50 | 13:49 | |
Oñati | 24,8 | 13:54 | 13:52 | 13:51 | |
Zubillaga | 30 | 14:02 | 14:00 | 13:58 | |
GI-627 | Elorregi | 32,9 | 14:07 | 14:04 | 14:02 |
N-636 | Kanpazar hasiera | 34,8 | 14:10 | 14:07 | 14:05 |
Kanpazar | 40 | 14:18 | 14:15 | 14:12 | |
GI-2639 | Asentzio | 44,2 | 14:25 | 14:21 | 14:18 |
Elgeta | 46,4 | 14:28 | 14:25 | 14:21 |
Zapatuan, berriz, Eibarretik Eibarrera artekoa izango da seigarren –eta azken– etapa, 153,5 kilometrokoa, eta Elgetatik sartuko da bailaran, Karabietatik, GI-2639 errepidetik. 15:45 aldera izango da hori, eta, Elgetara iristean, Bergarara arteko bidea hartuko dute txirrindulariek, Uberatik, GI-2632 errepidetik. Azkenik, Eibarrerantz joango dira, GI-627tik. Horrenbestez, errepide horiek ere itxita egongo dira lasterketa hasi baino ordu erdi lehenago.
ERREPIDEA | IBILBIDEA | KILOMETROA | ORDUTEGIA | ||
38 km/h | 40 km/h | 42 km/h | |||
GI-2639 | Karabieta | 88,2 | 15:59 | 15:52 | 15:45 |
GI-2632 | Elgeta | 89,8 | 16:01 | 15:54 | 15:48 |
Ubera | 92,8 | 16:06 | 15:59 | 15:52 | |
GI-627 | Mekolalde | 98,3 | 16:14 | 16:07 | 16:00 |