EAJk 'Euskara eta Herria' zikloari hasiera eman dio

Sara Lanz 2025ko api. 5a, 16:20

Hizkuntza politikan egin dezaketen ekarpenaz jardun dute lehen saioan, mende berriak "galdera eta egoera berriak dakarzkigulako euskararen bidera". Hausnarketa prozesuan izan dira Debagoieneko EAJko ordezkariak ere.

EAJk Euskara eta Herria zikloari hasiera eman dio gaurkoan Zarautzen, Euskaltzaindiaren Euskararen Gogoetagunea oinarritzat hartuta. Haren hitzetan, euskararen etorkizun-ikuspegia lantzen dihardute espazio horretan, "nondik nora jo beharko litzatekeen hausnartu eta proposatzeko" asmotan, eta, diotenez, bide beran daude eurak ere: "Gogoetagunea egiten ari den lan horren berri jakin eta horren ondorioz hizkuntza politikan agintari eta alderdikide garen aldetik egin dezakegun ekarpena lantzeko elkartu gara".

Jeltzaleen ustez, "orain arte berebiziko lana egin da erakundeen babesarekin eta herriaren ekimenarekin euskara biziberritzeko", baina erantsi dute errealitate berriaren unea dela honako hau: "Mende berriak galdera eta egoera berriak dakarzkigu euskararen bidera, aurrera nola egin ikusteko. Eta estrategia berriak pentsatu eta gauzatu behar ditugu etorkizun ikuspegiz, orain arteko eskarmentua kontuan hartuz eta sormenez, aurrerapenak erabiliz, besteak beste, zientziak eman ditzaken gakoan ondo barneratu eta aztertuta".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak