Mondragon Taldeko ordezkariekin bildu da EH Bildu

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2025ko api. 4a, 15:47

Mondragon Taldeko eta EH Bilduko ordezkariak Aretxabaletako Otalora jauregian. Irudia: EH Bildu.

Eguaztenean, apirilaren 2an, egin zuten batzarra, Aretxabaletako Otalora jauregian, eragile ekonomikoekin, sindikalekin eta sozialekin erronda egiten baitabil EH Bildu.

Mondragon Taldeko ordezkariekin bildu da EH Bildu aste honetan, "ziurgabetasun garaiotan kooperatibek bizi duten egoera gertutik ezagutzeko" asmotan, Pello Otxandianoren, EH Bilduko legebiltzarkidearen, hitzetan. "Ziklo ekonomiko berrian herri honek dituen aukeraz aritu nahi izan dugu", azpimarratu du sare sozialetan. Hala ere, Otxandiano ez da izan EH Bilduren izenean parte hartu duen ordezkari bakarra, han izan baitira Maddalen Iriarte Gipuzkoako bozeramailea, Nerea Kortajarena Programa idazkaria eta Ander Goikoetxea industria arduraduna ere.

Mondragoneko ordezkaritzari dagokionez, berriz, batzarrean izan dira Pello Rodriguez lehendakaria, Olatz Imaz zuzendari finantzarioa eta Zigor Ezpeleta gestio sozialeko zuzendaria.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak