Debagoieneko langabezia datu orokorra mantendu egin da hilabeteko epean, baina herrietako datuetan zentratuz gero gorabeherak egon dira. Gipuzkoako Lan Behategiak emandako datuen arabera, 47 langabe zenbatu dituzte Antzuolan, aurreko hilabetean baino bat gehiago; Aretxabaletan, 202 dira, zortzi gehiago; Arrasaten, 1.097, hiru gehiago; Bergaran, 516, 17 gutxiago; Eskoriatzan, 158, bi gehiago; eta Oñatin, azkenik, 158, bi gehiago, eta Elgetan, 24 dira langabeak, otsailean baino bi gutxiago.
Hala, Leintz Gatzagan eta Aramaion bost pertsona baino gutxiago daude langabezian, baina ez dute adierazi zenbatekoa den kopuru zehatza. Dena den, otsailean Leintz Gatzagan datua berbera zen, baina Aramaion langaberik ez zuten zenbatu.
Herria | Urtarrileko langabezia kopurua | Otsaileko langabezia kopurua | Martxoko langabezia kopurua | Martxoko langabezia tasa |
Antzuola | 47 | 46 | 47 |
%4,34 |
Aretxabaleta | 192 | 194 | 202 | %5,88 |
Arrasate | 1.116 | 1.094 | 1.097 | %10,99 |
Bergara | 544 | 533 | 516 | %7,25 |
Elgeta | 26 | 26 | 24 | %4,46 |
Eskoriatza | 159 | 156 | 158 | %7,56 |
Oñati | 311 | 292 | 295 | %5,43 |
Leintz Gatzaga | <5 | <5 | <5 | |
Aramaio | 0 | 0 | <5 |