Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak manifestazioa egingo du zapatuan, eta hara joateko bi autobus antolatu dituzte Debagoienetik: 16:00etan aterako da Arrasaten, eta Elorregin egingo du geldialdia 16:10ean, oñatiarrak jasotzeko; azkenik, 16:15ean iritsiko da Bergarara, Ibargarai geltokira. Hala, antolatzaileek jakinarazi dute oraindik badela izena emateko aukera, Arrasateko LABeko egoitzara deituta: 943 79 74 08 edo 618 51 38 90. "Oso garrantzitsua da manifestazioan parte-hartzea, gu geu baikara deialdia egiten dugunak".