Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak antolatutako Udaberri Sariko finala jokatuko dute Aretxabaletako Unax Gonzalezek eta Xabat Otazuk gazteen bigarren mailako kategorian; Aretxabaletan bertan izango da partidua, gaur, egubakoitza, 19:00etan.
Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketa
Bestetik, Eskuz Binakako Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketako finalak ere jokatuko dira. Infantil kategoriako bigarren mailan, Aimar Akizu eta Enaitz Pastor pilotari aretxabaletarrek Alegian izango dute. Eta 19:30ean, Oñatin, bigarren urteko alebinak izango dira aurrez aurre, biak Aloña Mendikoak; Aiur Biain-Joseba Ugarte bikoteak Hodei Umerez eta Enaitz Zubia izango dituzte aurkari.
Arrasateko Peru Orue eta Ibai Osoro, ostera, infantilen lehen mailako finalean izango dira Azpeitiko Ilunpe pilota taldeko Egiguren-Peñagarikano bikotearen aurka.
Debagoiendarren partiduak:
Martxoak 28, ostirala, 19:00, Aretxabaleta:
- Udaberri Saria: eskuz binaka, jubenilak 2.maila:
ARETXABALETA (Unax Gonzalez Lazkano-Xabat Otazu Arzelus).
TOLOSA (Jurgi Altuna Berasategi-Oinatz Caminos Etxezarreta).
Martxoak 28, ostirala, 19:00, Alegia-Elorri
- Infantilak, 2. maila, mendebaldea:
INTXURRE (Amets Azpilikueta Irazustabarrena-Enetz Ipentza Otegi).
ARETXABALETA (Aimar Akizu Zabala-Enaitz Pastor Alonso).
Martxoak 28, ostirala, 19:30, Oñati-Zubikoa
- 2. urteko alebinak, 2. maila, mendebaldea:
ALOÑA MENDI (Aiur Biain Ezkibel-Joseba Ugarte Lana).
ALOÑA MENDI (Hodei Umerez Murguzur-Enaitz Zubia Gerrikabeitia).
- Infantilak, 1. maila, mendebaldea:
ARRASATE (Peru Orue Juaristi-Ibai Osoro Kortabarria).
ILUNPE (Paul Egiguren Plaza-Aiurdi Peñagarikano Plazaola).