Euskal Selekzioa onena izan zen mendiko lasterketen Munduko Kopako lehen proban

Mireia Bikuña 2025ko mar. 26a, 19:50

Emakumezkoen kategorian, Lide Urrestarazuk laugarren postua lortu zuen, Oihana Kortazar elgetarraren atzetik; eta gizonezkoetan, Aitor Ajuria gatzagarrak eta Aitor Blancok zortzigarren eta hamargarren postuak eskuratu zituzten, hurrenez hurren. Horiei esker, Euskal Selekzioa onena izan zen, Acantilados del Norten (La Palma) jokatutako Munduko Kopako lehen proban.

Mendi lasterketetako Munduko Kopa martxoaren 22an hasi zen. Lide Urrestarazu, Aitor Blanco eta Aitor Ajuria izan ziren Euskal Selekzioaren ordezkariak, Merrell Skyrunner World Series-eko lehen proban: 29 kilometroko eta 2.000 metroko desnibel positiboko lasterketa.

Emakumezkoen kategorian, Lide Urrestarazu  podiumeko postuen lehian jardun zuen lasterketa osoan zehar, azken zatiraino postu pribilegiatuetan mantenduz. Hala ere, hamar segundoren alde txikiagatik, podiumeko lehenengo hiru postuetatik kanpo geratu zen, laugarren postuan amaituz, Oihana Kortazar elgetarraren atzetik. euskaldunaren atzetik.

Gizonezkoen lehian, Aitor Ajuria gatzagarrak lasterketa bikaina egin zuen, ibilbidearen zati handi batean podiumeko postuetan mantenduz, Roberto Delorenzi eta Luca Del Pero gertutik jarraituz. Baina, azken bi kilometroetan hainbat postu galdu zituen eta,  zortzigarren bukatu zuen. Bestalde, Aitor Blanco lasterketa erregularra egin zuen, hasieratik, eta hamargarren postua eskuratu zuen.

Merrell Skyrunner World Series-eko hurrengo proba Malagan jokatuko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak