Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, luizia 07:40an izan da, eta, hasiera batean, GI-627 errepidea itxi dute Gasteizerako noranzkoan. Ondoren, eta beste lur-jausi batzuk izateko arriskua dela eta, zirkulazioa eten egin da bi noranzkoetan.

GI-627 errepidea erabat itxi dute Leintz Gatzagan, Artabilla baserria baino pixka bat beherago, 19 eta 27 kilometroen artean izan den lur-jausi baten ondorioz. Zirkulazioa bi noranzkoetan etetea erabaki dute, eta, bide alternatibo gisa Gi-3310 errepidea erabiltzea eskatu dute Trafiko Zuzendaritzatik. Gauerako, semaforoa jarrita, irekiko dute errepidea.
Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, luizia 07:40an izan da, eta, hasiera batean, GI-627 errepidea itxi dute Gasteizerako noranzkoan. Ondoren, eta beste lur-jausi batzuk izateko arriskua dela eta, zirkulazioa eten egin da bi noranzkoetan.

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.