Giro ederrean egin dute Txotxparta jaia Ttakun txalaparta taldeko kideek eta ingurukoek

Larraitz Zeberio Lekuona 2025ko mar. 22a, 09:56

Txalaparta, trikiti eta alboka doinuak izan ziren atzo Aramaioko Unzueta sagardotegian. Ttakun txalaparta elkarteak antolatuta 45 lagun elkartu ziren Txotxparta jaia egiteko, eta giro ezin hobean ibili zirela azaldu dute.

Lagun kuadrilla ederra elkartu zen atzo Ttakun txalaparta elkarteak Aramaioko Unzueta sagardotegian antolatutako Txotxparta jaian. "Bi txalaparta eraman genituen. Trikitilariak ere egon ziren eta albokariak ere bai. Oso ondo pasa dugu eta jendea oso oso gustura egon da", azaldu du elkarteko Gorka Zubizarretak.

Kantuan eta dantzan

Sagardotegian afaltzeaz gainera kantuan eta dantzan ere ibili ziren eta bi txalaparta eraman zituztenez hainbat izan ziren jotzera animatu zirenak. 45 laguneko taldean arrasatearrak, aretxabaletarrak, eskoriatzarra, aramaioarrak eta antzuolarrak izan ziren. 

 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak