Zehazki, 0,4 eta 16 mm arteko lodiera duten bobinetarako luzetarako lau ebaketa linea eta 25 mm arteko lodiera duten bobinak prozesatzeko zeharkako ebaketa-linea bat eraman dute Mexikora.
Ternium altzairu eta deribatuak ekoizten dituen enpresa liderra da Latinoamerikan, eta hemezortzi ekoizpen zentro ditu Argentinan, Brasilen, Kolonbian, Estatu Batuetan, Guatemalan eta Mexikon.
Guztira, bost dira eraman dituzten ebaketa lineak, eta guztiak Termiumek Nuevo Leon herrian duen industria-gunean instalatu dira. Kontratu horrekin, Mondragon kooperatibak altzairuaren eta aluminioaren sektoreko zein etxetresna elektrikoen sektoreko bezeroekin lortu dituen beste kontratu batzuekin batera, Fagor Arrasatek Mexikon duen posizionamendua sendotu du, fakturazioaren % 12 bertatik baitator. Mexikon bertan ere badu muntaketa planta bat Fagorrek. Bertan, muntaketa, programazioa, proiektuen kudeaketa eta salmenta osteko zerbitzu arloak dituzte.