Bihar, martxoak 21, Arrasaten eta Bergaran Israel estatu terrorista! Palestina askatu! lelopean egingo dituzte elkarretaratzeak, Deba Bailarako Kontseilu Sozialistak antolatuta. Bi herrietako hitzorduak 18:30ean izango dira herriko plazan.
Halaber, Euskal Herriko BDZ Mugimenduak Aramaion eta Arrasaten egingo ditu mobilizazioak. Aramaiokoa bihar izango da, 19:30ean, Bizente Goikoetxea Plazan. Arrasaten, berriz, zapatuan, martxoak 22, 13:00etan, herriko plazan.