Gautena eta Katea Legaia, irabazi-asmorik gabeko Arizmendiarrieta sarien irabazleak

Ibai Irasuegi Garai 2025ko mar. 19a, 10:40

Aretxabaletako Katea Legaia lantegia.

Hamabost epaimahaikidek erabaki zituzten bi kategorietako irabazleak, eta, irabazi-asmorik gabeko erakundeen kategorian, Debagoienean egoitzak dituzten Gautena eta Katea Legaia erakundeek jasoko dute aurtengo saria. 

Arizmendiarrieta sarietako epaimahaikideek 2025eko Enpresa kategoriako eta Irabazi Asmorik Gabeko Erakunde kategoriako irabazleak iragarri berri dituzte. Ekainaren 17an, Donostiako Deustuko Unibertsitateko fakultatean, Enpresa kategoriako Grupo Egile eta Lanik enpresak izango dira sarituak, baita irabazi-asmorik gabeko erakundeen kategoriako Katea Legaia eta Gautena ere.

Bi kategoria horietan, balio humanistak aplikatzeagatik nabarmentzen diren erakundeak eta eredu inklusibo parte-hartzaileak bultzatzen dituzten erakundeak saritzea da Arizmendiarrieta sarien helburua. Irabazi-asmorik gabeko kategorian, Katea Legaia erakundeak desgaitasuna duten pertsonak eta gizarte enplegu-bazterkeria egoeran dauden pertsonak laguntzen ditu Gipuzkoan; Debagoienean, Aretxabaletako Bainetxe industrialdean du lantegia. Bigarren irabazlea den Gautena erakundea autismoaren espektroko nahastea duten pertsonen senideen elkartea da, eta familia haiei laguntza eta aukera egokiak eskaintzea helburu duen erakundeak Arrasate pasealekuan du egoitza. 

Arizmendiarrieta Kristau Fundazioa, Adype, Zuzendari Antolakuntza eta Euskadiko Profesional erakundeak izan dira aurtengo antolatzaileak, besteak beste, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Deustuko Unibertsitatearen tea Gipuzkoako Ganberaren laguntzarekin. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak