Binakako Master Laboral Kutxa txapelketako finalerdietan dira Oses, Bergara eta Etxegarai

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2025ko mar. 18a, 14:49

Oses, Bergara eta Etxegarai, artxiboko irudietan.

Bi partidu jokatuko dira domekan, hilaren 23an, Laudioko (Araba) Areta pilotalekuan, 12:00etan hasita. Han izango dira Debagoieneko hiru ordezkariak.

Urrezko Ligaxkako azken jardunaldia jokatu zen joan zen domekan, martxoaren 16an, Elgoibarko pilotalekuan, eta Master Laboral Kutxa txapelketako Eskuz Binakako Txapelketako finalerdietan jokatuko duten bikoteak zeintzuk diren zehaztu zuten. Hain zuzen, Uxue Oses oñatiarra da pilotari horietako bat, Goiuri Zabaleta bikotekide duela; aurkari, berriz, Arrate Bergara bergararra izango du, Olatz Arrizabalagarekin batera.

Bigarren partiduan, berriz, Madalen Etxegarai oñatiarra izango da bailarako ordezkaria, Miriam Arrillagarekin batera arituko baita finalerdietan; aurrez aurre, Mirian Arraizak eta Enara Gamindek osatutako bikotea izango dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak