Abisu horia ezarri dute egubakoitzerako eta zapaturako, elurragatik

Ibai Irasuegi Garai 2025ko mar. 13a, 16:33

Euskal Meteorologia Agentziak (Euskalmet) jakinarazi duenez, egubakoitz goizeko lehen ordutik zapatuko azken ordura arte abisu horia ezarri dute, elur arriskuagatik, mila metrotik behera.

Bi egun horietan, goizeko lehenengo eta azkenengo orduetarako daude aurreikusita elur-kota baxuenak: egubakoitzean 600-800 metro artean eta zapatuan, berriz, 500-700 metro artean. Prezipitazioari dagokionez, Kantauri isurialdean zaparrada txikiak eta ertainak tartekatuko dira.

Egubakoitzeko eta zapatuko erdiko orduetan, berriz, elur-kota igo egingo da goizekoekin eta gauekoekin konparatuz: 700-900 metrora. Zapatuan kotak jaitsi egingo dira egun osoan, eta 600 metroan hiru zentimetroko elur-geruza izan daitekeela adierazi du Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak