Abian da Errigorako udaberriko kanpaina, 'Beste modura, denona da onura' lelopean

Ibai Irasuegi Garai 2025ko mar. 11a, 13:46

2025eko udaberriko kanpainaren aurkezpena. (Argazkia: Errigora)

Martxoaren 26ra arte zabalik izango da eskaerak egiteko epea. Jatorrizko prezioan eta euskaraz etiketatuta salduko dira produktuak, eta oliba-olio birjina eta kontserba-sortak eskatu ahal izango dira.

Errigoraren udaberriko Eskutik Eskura kanpaina hasi da gaur, Beste modura, denona da onura lelopean. Martxoaren 26ra arte, Nafarroako erdialdeko eta hegoaldeko produktuak eskatu ahal izango dira errigora.eus webgunean. Nafarroan ekoitzi eta landatu diren elikagaiak salduko dira Errigorak eskainitako sortetan, eta, horren bidez, kanpainak era jasangarrian euskal "lurraldeen arteko lotura" ekonomiko zein sozialak indartzea ditu helburu.

"Oliba-olio birjina estra, kontserbak, ardoa, arroza, pasta eta lekaleak" erosi ahal izango dira 2025eko lehenengo kanpainan, produktu bakoitza euskaraz etiketatuta eta jatorrizko prezioan. Aurten, elikagaien eskaintzari dagokionez, iazkoarekin alderatuz, arrozean, lekaleetan, almendretan, pasta-sortetan eta ardoetan eskaintza berriak sartu dituzte.

Lankidetza sustatzeko ekimena

Gaur egungo elikadura ekoizleen bitartekariak "kontsumo ereduaren onuradun nagusiak" direla ikusita, bide alternatibo horrek, Euskal Herriko tokiko "ekoizpenaren eta kontsumoaren arteko bitartekaritza-eredua" eraldatzearekin batera, "horien arteko zubiak" sortzen ditu. Lankidetza sustatzeko ekimenak "onuragarriak" dira ekoizleentzako, elikagai nafarrentzako eta Euskal Herriarentzako.

200 banaketa-gune 

Produktuak Euskal Herriko zazpi probintzietako 200 herritan jasoko dira, "apiril bukaeran eta maiatzean", eta eskaerak webgune edo telefono bidez egin ahal izango dira honako telefono zenbakira deituta: 848 87 12 23.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak