Gipuzkoako Ganberari esker –Subcontex azpikontratazio industrialeko zerbitzuaren bitartez– joango dira azoka horretara hamaika enpresak. Horien jarduera nagusia azpikontratazio industrialera bideratuta dago, eta piezak fabrikatzeko soluzio
teknikoak edo tarteko prozesuak eskaintzen espezializatuta daude.
Sektoreko hainbat agente bilduko dira azokan, hala nola, enpresak, elkarteak eta federazio profesionalak, baita enpleguko eta prestakuntzako agenteak ere. Azken berrikuntza eta soluzio industrialak ezagutzeko aukera emango duen enpresa ekitaldi bat da izango da, 3.000 makina martxan jarrita, eta sektoreko profesionalek euren enpresa ikuspegiak, kontaktuak eta aukerak partekatzeko foroak izanik.
Industria berrikuntzaren Frantziako erakusleiho nagusia da Midest-Global Industrie azoka, eta martxoaren 11tik 14ra, ostirala, egingo da Lyonen. 2.500 erakusleiho baino gehiago izango ditu azokak eta 85 herrialdetatik joandako 50.000 bisitari profesional baino gehiago hartuko ditu.
Gipuzkoako Ganberako azpikontratazio industrialeko zuzendari Iñigo Usandizagak adierazi du enpresek "harremanak fidelizatzeko", eta, era berean, "zalantzazko une ekonomiko batean" bezero berriak lortzeko giltza dela Frantziako azoka. Eta gaineratu du Midest Global Industrie azokaz gain beste hiru azokatan ere izango direla: SIANE azoka, Toulousen; Ouest Industries azoka, Rennesen; eta Business Industries Dijon azoka.
Alemanian hiru azoka
Martxoaren 11tik 14ra bitartean Alemanian ere izango da Subcontex Gipuzkoa informazio-stand batekin, Leipzigeko Z-Zuliefermesse azokan, hain zuzen ere. "Helburua da ekipo ondasunetan, ekipo medikoetan eta automobilgintzan dagoen eskaria identifikatzea, nahiz eta egungo egoera ez izan onena", adierazi dute Ganberatik.
Alemanian beste bi azokatara ere joango dira Hannover azokara, martxoaren 31tik apirilaren 4ra bitartean, eta FMB azokara (Bad Salzuflen) azaroaren 4tik 6ra, Gipuzkoako azpikontratisten eskaintza zabaltzeko eta gure enpresentzat negozio aukerak erakartzeko.