EAEko hiru diputazioek berrikuspen fiskalarekiko konpromisoa berretsi dute

Eneko Azurmendi Barrena 2025ko mar. 6a, 18:26

Itziar Gonzalo, Itxaso Berrojalbiz eta Itziar Agirre diputatuak, prentsa agerraldian.

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Ogasun eta Finantzetako diputatuek gaur aurkeztu dituzte berrikuspen fiskalaren testuan jasotako hobekuntza-proposamenak, besteak beste, etxebizitza eta kontziliazioari lotutakoak eta errenta aitorpena egiteko gutxieneko kopurua 20.000 eurora igotzeko proposamena.

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Ogasuneko eta Finantzetako diputatu Itziar Gonzalok, Itxaso Berrojalbizek eta Itziar Agirrek batera zehaztu dituzte neurri gehienak gaurko prentsa agerraldian. Hirurek balioa eman diote neurri horien garrantziari, haien esanetan, Euskal Autonomia Erkidegoan 1.038.841 zergadun izango lirateke-eta onuradunak. "Zifra handia da, kontuan hartzen bada lurraldeko biztanleria osoa 2,2 milioi pertsonakoa dela".

Proposamenetako batzuk dira errenta aitorpena egiteko gutxienekoa 20.000 eurora arte zabaltzea edota ohiko etxebizitza alokatzeagatiko kenkaria %35era igotzea, baita muga 2.800 eurora arte handitzea ere. "Etxebizitzaren sustapenari dagokionez, proposamenak hobaria hobetzen du, bitartekaritza publikoko etxebizitzen eta tentsiodun eremuetan dauden errentatzaileen errendimenduen % 60raino igoz".

Era berean, gizonei zuzendutako kenkari berri bat egitea ere proposatu dute, "lana eta bizitza bateragarri egiten eta zaintzarekiko erantzunkidetasuna bultzatzen laguntzeko". Sozietateen gaineko zergan, kenkari berri bat ere sortuko dute, "36 urtetik beherakoentzat eta emakumeentzat enplegua sortzea bultzatzeko".

Berrikuspen fiskaleko proposamenean jasotako neurri fiskaletako batzuen onura jasoko luketen zergadunak, diputazioek emandako datuen arabera, honako hauek izango lirateke:

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak