Sustraiak proiektuaren izenburuak guztia esaten duela dio Zubillgak. "Erakusketa bisuala da, argazkiak daude, baita ukitzeko elementuekin ere jarri dituzte ikasleek. Huhezikoekin elkarlanean egindako lana da, eta QR bat ere jarri dugu bideo batera bideratzen duena, baserrietako pertsonekin egindako elkarrizketekin, nik egindako abesti batena… Hala, erakusketa osatzeko asmoz", adierazi du argazkilari gatzagarrak.
08:00etatik 18:00ak arte egongo da erakusketa ikusgai.