'Amatasunarekin lotutako bizipenak eta emozioak' hitzaldiak Arrasaten eta Bergaran

Larraitz Zeberio Lekuona 2025eko otsailaren 24a

Unai Serrano psikologoaren eta Saray Cano pedagogoaren ekimenez hitzaldi bana izango dira asteon. Asmoa dute asteroko lan dinamika bat ere martxan jartzea.

Eguenean, otsailak 27, Arrasateko Usaetxe plaza 5 atarian egingo dute hitzaldia eta biharamunean Bergarako Irizar Jauregian. Arrasateko hitzaldia 19:00etan hasiko da eta Bergarakoa 18:00etan.

Landuko dituzte amatasunak sarri eragiten dituen emozioak: nekea, errua, frustrazioa, bakardadea, beldurra... Eta horretarako aukera balego asmoa da gai hauen guztien bueltan jarraikortasun batekin eta zapatuetan elkartuko den talde bat sortzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak