Ekintzaileentzat prestakuntza tailerrak izango dira martxoan

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2025eko otsailaren 24a

Debagoieneko Mankomunitatea da sustatzailea, Ekin Debagoienean 2025 ekimena gogoan izanda. Bailaran ekimen ekonomiko bat martxan jarri nahi duten pertsonei zuzendutako aurrez aurreko eta doako saioak dira.

Ekintzaileentzat prestakuntza tailerrak antolatu dituztela iragarri du Mankomunitateak, martxoaren 12tik 28ra bitartean; guztira, zortzi saio izango dira, goizetik eguerdira artekoak. Izen-ematea beharrezkoa da, eta plazak mugatuak dira.

Hemen informazio zehatza:

  • Martxoak 12, 09:30etik 13:30era: Ideia aztertzea: negozio-plana.
  • Martxoak 14, 09:30etik 13:30era: Abian jartzeko izapideak.
  • Martxoak 17, 09:30etik 13:30era: Negozio txikien traspasoak.
  • Martxoak 19, 09:30etik 13:30era: Oinarrizko kudeaketa.
  • Martxoak 21, 09:30etik 12:30era: Canva: ikus-identitatea. 
  • Martxoak 24, 09:30etik 13:30era: Oinarrizko finantzak.
  • Martxoak 26, 09:30etik 14:30era: Betebehar fiskalak.
  • Martxoak 28, 09:30etik 12:30era: FakturaBAI.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak