Maialen Axpek urrea lortu du Madrilen

Josu Bilbao Atxutegi 2025ko ots. 23a, 14:48

Maialen Axpe, erdian, urrezko dominarekin. Argazkia: RFEA.

Espainiako atletismoko short track txapelketak jokatu dira aste bukaeran eta Maialen Axpe arrasatearrak urrezko domina lortu du pertika-jauzian. Eneko Carrascal arrasatearrak zilarra eskuratu du jauzi hirukoitzean.

Espainiako atletismoko short track txapelketan 2023an urrea lortu ondoren, Maialen Axpek berriro jantzi du gaurkoan urrezko domina, Madrilgo Gallur Udal Kirol Zentroan jokatu den pertika-jauziko finalean. Axpek 4,30 metroko jauzia egin du, eta nahiko erraz gainditu ditu Clara Fernandez eta Naiara Perez aurkariak. Garaipen honekin, Axpek, hiru aldiz irabazi du pista estaliko Espainiako txapelketa.

Jauzi hirukoitzean, Eneko Carrascalek zilarrezko domina lortu du. Arrasateko atletak 16,20 metroko jauzia lortu du. Urrea, Marcos Ruizendako izan da, 16,78 metroko jauzi ikusgarriarekin.

Eneko Carrascal, ezkerrean, zilarrezko dominarekin.

Carrascal, ezkerrean, zilarrezko dominarekin.

Andoni Calbano bergararrak sekulako marka lortu zuen atzo, 200 metroetako finalerdian urteko Espainiako markarik onena ezarri zuen-eta, baina ez da finalera aurkeztu. Calbanok, 20,95eko markarekin Euskadiko errekorra eta bere markarik onena hautsi zuen ere.

1.500 metroetako proban, bestalde, Ekain Larreak ezin izan zuen finalerako txartela eskuratu zapatuan jokatu zen finalerdietako baten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak