Kantari grabaketak domekan Aretxabaletako Arkupen

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2025ko ots. 22a, 10:05

Bergarako Seminarixoan grabatu zuten Kantari saioetako bat.

Aretxabaletako eta Eskoriatzako 7 eta 12 urte bitarteko 100 ikasle inguru izango dira kantuan eta dantzan.

Beñat Arizabaletak aurkeztuta, Debagoieneko Kantari saio gehiago grabatuko dituzte bihar, domeka. Aretxabaletako Kurtzebarri eta Eskoriatzako Luis Ezeiza ikastetxeetako eta Arizmendi Ikastolako Almen guneko 7 eta 12 urte bitarteko ikasleak izango dira oraingoan protagonista.

Bost saio grabatuko dituzte guztira, 16:00etan hasi eta 20:00ak bitartean. Sarrera doakoa da eta guztiontzako daude grabazioak bertatik bertara ikusteko ateak zabalik.

Bergarako saioak ikusgai

Urtarrilean grabatu zituzten Bergarako Seminarixoan denboraldiko estreinako saioak, Bergarako, Antzuolako eta Elgetako artista gazteak gonbidatuta. Saio horiek Goiena telebistan eskaintzen hasita daude; gaur, zapatua, 16:00ean eta 20:30ean, eta domekan, 10:00etan, 14:30ean eta 18:30ean emango dute bigarren saioa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak