Powerchair Football-eko taldea osatu nahian dabiltza Gipuzkoan

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2025ko ots. 18a, 14:55

Powerchair Football kirol modalitatea.

Sustatzaileek kirol "inklusiboa" sustatzea dute asmo gurpildun aulkian jokatzen den kirol modalitate honekin; hala, interesatuei eurekin harremanetan jartzeko eskaria egin diete.

Powerchair Football-eko talde bat osatu nahian dabiltza Gipuzkoan, Veronica Reyesek, ekimenaren sustatzaileak, jakinarazi duenez: "Lehen urratsak egiten ari gara desgaitasuna duten pertsonentzako futbol inklusibo bat osatzeko gurpil-aulkian. Powerchair Football kirol zirraragarria da, eta munduko hainbat lekutan ari da hazten. Euskal Herrian, ordea, oraindik ez dago ikusgarritasun eta garapen nahikorik, eta hori aldatu nahi dugu. Angelun badago talde bat, Handysport, eta harekin harremanetan gaude. Duela gutxi klub berri bat ere sortu da Nafarroan, Pamplona Bulls; bada, gure helburua orain gure probintzian talde bat sortzea da.

Hain zuzen ere, Duchenneren disofia muskularra duen Iren haurraren ama da Reyes, azpeitiarra, eta euren asmoa lau haizetara zabaldu nahian dabiltza, era horretan kirol inklusiboa susta daitekeela iritzita: "Pertsonak aktibo mantentzeko aukera emateaz gain, inklusioa, talde lana eta norberaren hobekuntza bezalako balioak ere sustatzen ditu. Funtsezkoa da pertsona guztiek, gaitasun fisikoak albo batera utzita, kirolaz gozatzeko, lagunak egiteko eta trebetasun berriak garatzeko espazioak sortzean. Gurpildun aulkian jokatzen den arren, Powerchair Football kirol mistoa da, desgaitasuna duen edonori irekia, adina kontuan hartu gabe".

Hala, informazio gehiago nahi izanez gero, eurekin harremanetan jartzeko deia egin dute sustatzaileek: futbolaaulkielektrokoaneus@gmail.com.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak