Herri Urratseko II. Musika Maketa Lehiaketaren finalean dira Karena eta Malko

Gontzal Belategi Zubia 2025ko ots. 17a, 19:23

Bigarrenez antolatu dute Seaskak eta Badokek Herri Urratseko Musika Maketa Lehiaketa. Sei talde pasa dira bigarren fasera, tartean Antzuola eta Hernaniko Karena taldea eta Oñatiko Malko taldea. Publikoak botoa eman dezake gaurtik otsailaren 23ra bitarte.

Seaskak eta Badok plataformak Musika Maketa Lehiaketaren bigarren edizioa antolatu dute. Guztira, 29 talde aurkeztu ziren lehiaketara eta epaimahaiak hala erabakita sei talde pasatu dira azken fasera, tartean Debagoieneko bi talde: Antzuola eta Hernaniko Karena eta Oñatiko Malko. Hauekin batera Diraki, Kuma No Motor, Lurhats eta Hartzak Zeruan taldeak lehiatuko dira. Musika Maketa Lehiaketaren saria Herri Urratsen kontzertua jotzea da.

Aurreko urteko edizioarekin alderatuta, berritasun bat gehitu dute antolatzaileek, publikoaren botoa. Epaimahaiaren balorazioaz gain, publikoak bere iritzia emateko aukera izango du, eta bi faktore hauek kontuan hartuta erabakiko da azken irabazlea. Badok plataformaren atarian eman daiteke botoa, gaurtik otsailaren 23ra bitarte. Irabazlea martxoaren hasieran iragarriko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak