Arrasate Musikaleko Txistulari Bandaren saioa hilaren 22an, Gatz Museoan

Imanol Beloki Unamuno 2025eko otsailaren 20a

Arrasate Musikaleko Txistulari Banda.

Arrasate Musikaleko Txistulari Bandaren kontzertua izango da otsailaren 22an, zapatua, 12:00etan, Leintz Gatzagako Gatz Museoan. Horren ondorioz, egun horretarako zehaztuta zuten auzolana atzeratzea erabaki dute, emanaldira herritar gehiago joango direlakoan.

Honakoak izango dira bertan saioa eskaintzen:

Lander Diaz de Gereñu eta Juan Karlos Larreategi lehenengo txistu moduan; Markel Iragi, Oihan Martinez eta Amets Pagaldai, bigarren txistu moduan; silbotea Domentx Uzin, eta, perkusioa Julen Larreategi.

Klasikoak, moldaketekin

Egitarauari dagokionez, Txistulariak (fandangoa) eskainiko dituzte hasteko. Eugenio (Zortzikoa), Sagar Dantza Baztan, Donostia (Bariaziodun fandangoa), Nire Bihotzeko Habanera Kuttuna, Ansola anaiak (Suitea), Adan eta Eba (Polka), Raimundo Basurko (Kontrapasa), Ezozi (Fandangoa) eta Ezozi (Arin-arina)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak