Gaur goizean aurkeztu dute 2025eko Euskal Herriko Itzulia Fernando Buesa Arenan [Gasteiz]; hain zuzen, lehenengo etapa hasi eta bukatuko den tokian. Antolatzaileek adierazi dute "oso ibilbide irekia" dela eta balitekela lasterketa "azken egunera arte erabakita ez egotea". Honako hauek dira 2025eko Euskal Herriko Itzulia osatuko duten etapak:
- 1. etapa: Fernando Buesa Arena / Gasteiz (18,70 kilometro).
- 2. etapa: Iruñea / Lodosa (199,60 kilometro).
- 3. etapa: Zarautz / Beasain (156,30 kilometro).
- 4. etapa: Beasain / Markina-Xemein (169,60 kilometro).
- 5. etapa: Urduña / Gernika (172,40 kilometro).
- 6. etapa: Eibar / Eibar (153,40 kilometro).
Debagoienetik igaroko da
Bilarako ziklismo zaleek ez dute urrun joan beharko Itzulia ikusi ahal izateko; izan ere, Debagoienetik igaroko da bi etapatan. 4. etapan –apirilaren 10ean– Udana jaitsi eta Oñatitik igaroko dira txirrindulariak, gero, Elgetarako bidea hartu eta Asentzio (3. kategoriako mendatea) igotzeko. Laugarrenean ez ezik, Itzuliko azkenengo etapan –apirilaren 12an– ere igaroko dira ibarretik; Bergaratik eta Elgetatik, hain justu. Bertan, txirrindulariek Karabieta (2. kategoriako mendatea) igo beharko dute.