Abisu horia ezarri dute elurrarengatik

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2025ko ots. 7a, 13:11

Elurra, Urbian, artxiboko irudi batean.

Euskalmetek jakinarazi duenez, abisu horia ezarri dute gaurko elurrarengatik, 10:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 00:00etara bitartean, 1.000 metrotik behera. Gauean, ordea, elur-kota 600-800 metro inguruan egon daiteke, eta Araba ekialdean zertxobait beherago; "txikia" izango da prezipitazioa, eta "noizbehinka ertaina".

Bihar ere, zapatua, abisu horia izango da ezarrita, baina tenperaturarengatik, 00:00etatik 10:00etara bitartean. Barnealdeko zenbait lekutan "izotz txikia" egin dezake, bereziki Araban eta mendi inguruetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak