Nerea Atxak, Amaia Arriaranek eta Eider Sanzek, DAPeko kideek, osatu dute Antzerki Testu Laburren Lehiaketako epaimahaia, eta proposamenen "originaltasuna, egitura dramatikoa, gaia eta probokazioa" baloratuta, Arantza Otaduyk eta Xabier Payak irabazi dute lehiaketa: Itzali aurretik izenpean ondu du bere lana Otaduyk, eta Ganbarako lana titulupean, berriz, Payak. Lehiaketako sari bakarra, gainera, bitan banatu dute, eta, horrenbeste, 500 euro jaso ditu irabazle bakoitzak.
Irabazleek aurkeztutako lanei dagokienez, hemen daude irakurgai.