3.165 euro bildu ditu Arizmendik Arberoa ikastolaren alde

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2025ko ots. 4a, 12:30

'Sua itxungi, elkartasuna ixotu' lelopean eginiko ekintzak. Irudia: Arizmendi.

Sua itxungi, elkartasuna ixotu lelopen, Donamartiriko (Nafarroa Beherea) Arberoa ikastolaren aldeko ekintzak egin zituen Arizmendi ikastolak abenduan, sute batek ikastetxearen eraikinetako baten teilatua eta barnealdea kiskali baitzituen iazko urriaren 28an.

3.165 euro bildu ditu Arizmendik Arberoa ikastolaren alde, Aretxabaletan, Arrasaten eta Eskoriatzan eginiko ekintzetan, eta, hala, eskerrak eman dizkie parte hartu zuten herritar guztiei zein "modu batean edo bestean euren ekarpena" egin dutenei. "Beste behin erakutsi dugu ikastolon nortasunaren parte den izaera solidarioa. Elkartasunean indartsuagoak garelako".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak