BABESTUTAKO EDUKIA

Zabalik da Setem Hego Haizeak antolatutako auzolandegietan izen-ematea

Goiena 2025ko ots. 6a, 09:00

Setem Hego Haizeak antolatutako auzolandegietako bat.

Otsailaren 14ra arte dago izena emateko aukera, eta prestaketa-prozesu bat egin behar da bidaiatu aurretik: lehenengo saioa hilaren 22an izango da, Gasteizen.

Zabalik da Setem Hego Haizeak, garapenerako gobernuz kanpoko erakundeak, udan antolatutako elkartasun auzolandegietan izen-ematea. Guatemalan, Kolonbian eta El Salvadorren dihardute nazioarteko lankidetza proiektuetan jardunean, besteak beste, eta, horrenbestez, hiru lurralde horietara bidaiatzeko aukera izango da, landa eremuetako errealitateak eta garapen proiektuak ezagutzeko asmoz, toki erakundeekin batera.

Uztailean eta abuztuan –egonaldia hilabetekoa edo bikoa izan daiteke, parte-hartzaileen gogoaren arabera– egingo dira elkartasun auzolandegiak, baina, aurrez, prestakuntza fase bat izango dela adierazi dute antolatzaileek: otsailaren 22an, zapatuan, egingo da hasierako jardunaldia Gasteizen, eta hilaren 14ra arte eman daiteke izena. Latinoamerikako erakunde-kideen berri emango da jardunaldi horietan, eta parte-hartzeko betekizunak eta baldintzak zeintzuk diren azalduko dituzte; esate baterako, 21 urte baino gehiago izan behar dira, eta elkarrizketa pertsonal bat egin behar da. Ondoren, prozesuarekin aurrera jarraitu nahi izanez gero, parte-hartzaileek nazioarteko lankidetzari eta agroekologiari buruzko prestakuntza-saioak jasoko dituzte.

10:00etatik 20:00etara bitartean izango dira jardunaldiak hilaren 22an, eta webgunean eman behar da izena, 20 euroren truke. Antolatzaileek, gainera, ohartarazi dute hasierako jardunaldian parte hartzeak ez duela elkartasun auzolandegien prozesu osoan parte-hartzea konprometitzen, zalantzak argitzeko bideetako bat izan daitekeelako.

Informazio gehiago nahi izanez gero, hemen dago bildua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak