Erruz dihardu euriak, geratu ere egin barik

Mirari Altube Arrese 2025ko urt. 30a, 15:30

Goizaldean ekin dio euriari eta geratu ere egin gabe dihardu ordutik, Euskalmetek iragarritako legez. Gauerditik 20:30ak bitartean Arrasaten pilatu da ur gehien 50,5 litro metro koadroko. Ondorioz, ibaiak hazita doaz. Haize bolada zakarrak ere neurtu dira; Arrasaten, esterako, 105 kilometro orduko boladak jaso dira, 10:00etan.

Hona hemen Euskalmetek Debagoieneko estazioetan neurtutako datuak:

  • Arrasaten 50,5 litro metro koadroko pilatu dira; 11:30ean gehien, 2,3 (hamar minutuko maximoa).
  • Elorregin, 40,3 litro metro koadroko; 09:30ean gehien, 1,3.
  • Urkulun 39,5 litro metro koadroko; 11:50ean gehien, 1,6.
  • Oñatin, 48,9 litro metro koadroko; 09:40ean gehien, 2,3.

Bihar egonkortzera

Bihar, egubakoitza, giroak egonkortzera egingo du Euskalmeten arabera. Zerua lainotuta egongo da eta oraindik euria egingo du, bereziki egunaren lehen zatian. Arratsaldean hegoaldean atertu egingo du eta ipar partean aterruneak luzeagoak izango dira. Tenperaturan ez da espero aldaketarik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak