Katalana eta galegoa eskuragarri daude Goienako itzulpen automatikoan

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2025ko urt. 30a, 09:22

Goienako webgunean itzulpen sistema katalanera aktibatuta. Irudia: Goiena.

Edukien titularrak eta sarrerak automatikoki itzultzen ditu sistemak; gaur-gaurkoz, bost hizkuntza daude eskuragai.

TOKIKOMek iazko maiatzean jarri zuen martxan itzulpen automatikoen sistema parte dituen hedabide batzuetan –tartean, Goiena Komunikazio Taldea–, euren webguneetan argitaratutako edukiak beste hizkuntza batzuetara itzultzeko. Orain arte, ingelesa, gaztelera eta frantsesa egon dira aukeren artean, eta aurrerantzean katalana eta galegoa gehituko zaizkie.

Joxe Rojasek, TOKIKOMeko Komunikazio eta IKT zuzendariak, adierazi du itzulpen sistemaren helburua ez dela toki komunikabideen edukia osorik itzultzea, euskarazko hedabideak izanik euskarari lehentasuna emango diotelako; hala ere, "laguntza txiki bat" eman nahi diete "hedabide horiengandik gertu dauden baina euskarazko komunitatetik kanpo bizi diren" herritarrei: "Hain zuzen, teknologiak zubigintzarako aukera oparoa eskaintzen digu, eta ez diogu horri uko egin nahi izan".

Gerora, aukera gehiago

Bost hizkuntza daude eskuragarri gaur-gaurkoz sisteman, baina Rojasek azaldu du hizkuntza gehiagotara zabaldu nahi dutela, "batez ere gure herrien bueltan mugitzen diren hizkuntza komunitate txikiei euskaldunokin bat egiten laguntzeko".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak