Herminia denboraleak kalteak eragin ditu Goienako hainbat antenetan, eta, ondorioz, Goiena telebista ezin izan da ikusi antena bidez egubakoitzetik. Teknikoek lanean dihardute bere onera itzul dadin, eta, Murun dagoen antenan konponketa lanak eginda, bere osotasunean itzuli da, Antzuolan eta Elgetan izan ezik; bitartean, kable bidez ikus daiteke.