Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak alerta horia ezarri du Gipuzkoan gaurko, haizeagatik; 06:00etatik aurrera dago ezarrita. Euskalmet agentziaren esanetan, lurraldeko haizeguneetan hego-mendebaldeko haize boladek 100 kilometro orduko abiadura gaindi dezakete, bereziki mendi inguruan; haizegunean ez diren tokietan, berriz, 80 kilometro ordukoa. Bizkaian eta Araban, berriz, alerta laranja dute ezarrita. Bi lurralde horietan eskola-kirola bertan behera geratu da. Gauerditik bihar, astelehena, 06:00ak arte, abisu horia egongo da Euskal Autonomia Erkidego osoan; astelehenean, itsasora ere zabalduko dute.
Euriari dagokionez, gaur, domeka egun lainotsua izango dela iragarri du Euskalmetek eta euri gutxi egingo duela baina biharkoa ordea, egun euritsua izango dela. Tenperaturan ez dela aldaketa nabarmenik egongo ere iragarri du Euskalmetek.