Bailarako afiliazio eta elkarteekin "lankidetza" sustatu nahi du EAJk

Jone Arruabarrena 2025ko urt. 23a, 18:31

Debagoieneko erronka politiko, sozial eta ekonomikoei aurrea hartzeko estrategia lantzen hasi da EAJ-PNV, eta, horretarako, Arrasate, Antzuola, Aretxabaleta, Elgeta, Eskoriatza, Bergara eta Oñatiko erakundeetako ordezkariekin topaketa egin du Gipuzkoako Buru Batzarreko presidente Maria Eugenia Arrizabalagak.

Estrategiari dagokionez, hiru helburu izango dituela nabarmendu dute bilkuran: "Lurraldeko lehen indarra izatea, aldaketa eta berrikuntzaren eragile izaten jarraitzea, eta abertzaletasunaren etorkizuneko erronkei erantzutea".

Arrizabalagak konpromisoa hartu du gizartean, kulturan zein ekonomian sare berriak sortzeko, etorkizuneko abertzaletasunaren ikuspegi irekia ardatz.

Horrez gain, herrigintza "eraginkorra" egiteko beharra azpimarratu du, "epe motzeko arazoei erantzunez eta aldi berean ikuspegi estrategikoa izanez". Horri jarraituz, eskualdeko arazoei "erantzun egokia" emateko herritarrei "aktiboki entzuteko eta lankidetzan aritzeko" deia egin die, eta, bereziki, garraio zerbitzu publiko egoki baten aldeko apustua azpimarratu du egungo erronken artean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak