Hiruma proiektua aurkeztu dute Madrilen Debagoienak, Urola Ertainak eta Urola Garaiak

Jone Arruabarrena 2025ko urt. 23a, 17:55

Fitur Nazioarteko Turismo Azokan aurkeztu dute gaur Debagoieneko, Urola Garaiko eta Urola Erdiko turismoa batera proiektatuko dituen Hiruma marka turistikoa. Helburua da "Euskadiko barnealdeko helmuga erreferente" bihurtzea.

"Hiruma, Euskadiren arimara bidaia" lelopean aurkeztu dute gaur Madrilen Hiruma proiektua Dorleta Elkorobarrutia Debagoieneko Mankomunitateko lehendakariak, Ana Azkoitia Urola Erdiko Iraurgi Berritzeneko lehendakariak, eta Rosa Maiza Uria Garaia eskualdeko lehendakariak.

Elkorobarrutiak hiru eskualdeen lankidetza nabarmendu du: “Hiruma eskualdez gaindiko proiektua da, duela urte batzuetatik elkarrekin proiektuak bultzatzen ari diren hiru eskualdeen lankidetzatik sortua. Hiru helmugetako turismoa batera proiektatzeko marka turistikoa da, tokiko, nazioko eta nazioarteko merkatuan Euskadiko barnealdeko helmuga erreferente bihurtzea helburu duena".

Aurkezpenean, Hiruma euskal hiriburuetatik distantzia laburrera dagoen gune berde pribilegiatua dela indartu dute; "euskal kulturaren arima ehuntzen duten baliabide naturalak, ondarea eta tokiko produktua elkartzen diren gunea". Hirumak "euskal nortasun eta kultura  propioaren sustraiak" nabarmentzen dituela ere adierazi dute.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak