Mankomunitateak martxan du 'Debagoiena ETE Digitala' programa

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2025ko urt. 22a, 14:30

Debagoieneko Mankomunitateko ikastaro bat, artxiboko irudi batean.

Gipuzkoako Foru Aldundiarekin garatu du elkarlanean, eta eskualdeko enpresa txiki eta ertainek izango dute parte-hartzeko aukera, digitalizazioa hizpide izanda.

Debagoieneko Mankomunitateak martxan du Debagoiena ETE Digitala programa, enpresa txiki eta ertainek "epe motzera eraldaketa digitalerako banakako estrategia bermatzen duen plan bat" izan dezaten. Horretarako, aholkulari talde bat jarriko dute enpresen eskura doan, eta, hala, enpresen abiapuntuko egoeraren diagnostikoa eta azterketa egingo dute. Baita gehiago ere: "Eraldaketa plan bat eta bertan jasotako ekintzak ezartzeko teknologiak identifikatuko dira, eta definitutako proiektuetatik bat lehenetsi eta maila teknikoan lehen urratsak egingo dira".

Lehen pistak jasotzeko tailer bat izango da urtarrilaren 30ean, eguenean, Zure enpresan digitalizatu ditzakezun prozesuak identifikatu nahi dituzu? izenburupean, Mankomunitatearen Arrasateko egoitzan, 09:30etik 11:30era. Hemen da informazio gehiago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak