Orain arte 10 egun egin dituzte greban eta urtarrilaren 18, 19 eta 20ko lanuzteekin 13 izango dira. Debagoienean izango du eragina lanuzteak eta gutxieneko zerbitzuak egongo dira urtarrilaren 18ko 02:00etatik hasi eta urtarrilaren 21eko 02:00etara bitartean.
Plantillaren aldarrikapen nagusiak dira KPIa gainditzen duten soldata igoerak, urteko eta eguneroko lanaldi murrizketa, txanda-kontratua nahitaezkoa izatea (ez bakarrik hitzarmenaren indarraldian, baita modu mugagabean ere), behin-behineko lana erregularizatzea eta autobus flota hobetzea.
Otsailera arte luzatu daiteke
Komiteak azaldu duenez, zailtasun handienetakoa lanaldi murrizketa da. "Gainera, ezinbestekotzat jotzen du enpresak lan denbora guztia aitortzea eta zenbatzea, zeregin batzuk zenbaketatik kanpo utzi gabe. Bestalde, behin-behineko lana erregularizatzea eta autobus flota hobetzea adosteke dago", adierazi dute. Batzordeak aurreikusten du otsailean zehar luzatuko direla mobilizazioak.