Eskualdeko ordezkaritza egongo da Fitur azokan, Madrilen

Jone Arruabarrena 2025ko urt. 17a, 14:07

Fiturrera eramango dituzten erakargarri turistikoen aurkezpena. FORU ALDUNDIA

Debagoiena, urola garaia eta urola Erdia batzen dituen Hiruma proiektu berria aurkeztuko dute eguenean.

Fitur Nazioarteko Turismo Azokan Gipuzkoako bost erakargarri turistiko aurkeztuko ditu aurten Gipuzkoako Foru Aldundiak; horien artean, Debagoieneko, Urola Garaiko eta Urola Erdiko turismoa batera proiektatuko dituen Hiruma marka turistikoa. Helburua da "Euskadiko barnealdeko helmuga erreferente" bihurtzea. Azoka eguaztenean hasiko da eta hilaren 26ra arte luzatuko da.

Leintz Gatzagako alkate eta Debagoieneko Mankomunitateko lehendakari Doretta Elkorobarrutia eguaztenean joango da Madrilera Hirumaren aurkezpenean parte hartzera. Irungo Oiassoko termak eta Iruguruzetako meategiak, Euskal kostaldeko Geoparkeko Bira, Urola Kostako marka turistiko berria eta Zumarragako Hauspoa eta tunela dokumentala dira Gipuzkoatik azokara eramango dituzten gainontzeko erakargarri turistikoak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak