Emakume Master Cup zirkuituko Eskuz Binakako Txapelketa Nagusiko bigarren jardunaldia izan zen atzo jokatutakoa eta jendez goraino bete zen Larrabetzuko pilotalekua. Bertaratutako pilotazaleak bere seigarren Binakako txapela nahi duen Arrizabalagaren beste erakustaldi batez gozatzeko gogoz zeuden eta halaxe egin zuten: era guztietako jokaldiekin tanto sorta ederra pilatuta, gernikarra izan zen jaialdiko protagonista nagusia eta, Bergararekin batera, A taldeko lehen postuaren jabe egin zen, Goiuri Zabaletari eta Oñatiko Uxue Osesi 22-7 irabazita.