25-23, arrasatearrak nagusi bergararren aurka

Goiatz Arana Begiristain 2025ko urt. 11a, 19:07

Gipuzkoako ligan diharduten Mugarri Ingou eta Soraluce BKE taldeek elkarren aurka neurtu dituzte indarrak arratsaldean Arrasateko Iturripen jokatutako partiduan. Pozik amaitu du lehenak; helburua bete ezinda, bigarrenak.

"Partidu ona, konpletoa eta ligan orain arte jokatutako serioena" izan da, arrasatearren entrenatzaile Ane Herreroren hitzetan. "Astean zehar lan ona egin dugu eta, horri jarraiki, diziplinatu aritu gara gaur" gaineratu du. Atezaintzan eta defentsan egindako lana nabarmendu du Herrerok.

Bergararren entrenatzaile Joseba Elortzak, ostera, "bere taldeak jaurtiketetan izandako efikazia faltari" egin dio erreferentzia. "Irabaztera joan gara, baina ez dugu helburua bete", gehitu du.

Lehen zatia izan da bien artetik erritmo handienekoa eta hala erakusten du egindako gol kopuruak ere: 14-15 joan dira atsedenera, eta 25-23 amaitu da neurketa.

Ligan lortutako bigarren garaipena izan da gaurkoa Herreroren mutilentzat. Bosgarren postuan zeuden bergararrek apur bat gehiago itxaron beharko dute goialdeko hiruetan sartu ahal izateko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak