Baserri inguruetako plastikoa biltzeko egutegia zehaztu dute

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2025ko urt. 7a, 14:34

Hilabetean behin izango da plastikoak ateratzeko aukera, apirilean, ekainean eta abuztuan izan ezik.

Baserri inguruetako plastikoa biltzeko bederatzi egun zehaztu ditu 2025erako Debagoieneko Landa Garapenak: urtarrilaren 28an, otsailaren 25ean, martxoaren 25ean, maiatzaren 27an, uztailaren 22an, irailaren 23an, urriaren 28an, azaroaren 25ean eta abenduaren 16an atera ahalko da, hain zuzen ere, siloa estaltzeko erabiltzen den plastikoa, belar boletakoa, negutegietakoa eta ortuko lurra estaltzeko erabiltzen dena. Horretarako, aurrez finkatutako lekuetan utzi behar da; beste lekuren batean nahi izanez gero, aurrez abisatu behar da 943 762 547 zenbakira deituta.

Bilketa lekuei dagokienez, honakoak dira zehaztutakoak:

  • Antzuola: ekarpen gune ondoan.
  • Aretxabaleta: Lausitan, Izurieta bidegurutzetik ehun metrora; Bañuetxen, Mendiolako bidearen parean; eta Oroko bidegurutzean.
  • Bergara: Ugarrixan, granja parean; Muinondon, trenbide ondoan; eta San Juan auzoan, eliza aurreko plazan.
  • Oñati: Zanartun, Zuazola inguruan; Murgialdain, Asentsio ermitan; Olabarrietan, autobus geltokian; eta Musika Eskolaren gainaldean.

Horrez gain, Elgetan, Eskoriatzan eta Leintz Gatzagan ere utzi ahalko da, baina aurrez deitu behar da data eta lekua adosteko; horrez gain, telefonoz deituta, Arrasateko Udala, Bedoña eta Garagartza auzoetan ere utz daiteke, eta Elosun.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak