Barakaldoko erailketa matxista salatzeko elkarretaratzeak deitu dituzte

Mirari Altube Arrese 2025eko urtarrilaren 7a

Abenduaren 2an Arrasaten egindako elkarretaratzea.

84 urteko emakume bat hil zuten joan den egubakoitzean, urtarrilaren 3an, eta haren semea espetxean sartu dute, ama hil izana leporatuta. Hilketa matxista hori salatzeko mobilizazioak deitu ditu Emakumeon Mundu Martxak eta Debagoieneko hainbat herritan egingo dituzte elkarretaratzeak.

Gaur, urtarrilak 7, elkartuko dira honako herrietako plaza nagusietan: 18:30ean, Bergaran; 19:00etan, Aretxabaletan eta Elgetan; eta 19:30ean, Arrasaten. Oñatin, ostera, bihar, eguaztena, izango da, 19:00etan, Foruen plazan.

2025ean Euskal Herrian izan den lehenengo hilketa matxista da. 2003tik, 125 emakume hil dituzte Euskal Herrian; iaz, sei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak