Greba egunekin amaitu zuten 2024a Avanza konpainiako langileek, eta berdin hasi dute 2025a, atzotik bihar arte lanuzteak zehaztu baitituzte. Besteak beste, soldataren igoera, lanaldiaren murrizketa eta autobus flota berritzea dituzte eskaeren artean.
Gaur eta bihar, horrenbestez, zerbitzu minimoak izango dira autobusen lineetan. Gainera, beharginek ohartarazi dute zuzendaritzak jarrera aldaketarik ez badu greba egunak izango dituztela urtarrilaren 18an, 19an eta 20an ere.