Urtarrilaren 11n Bilbon egingo den manifestaziora joateko autobusak antolatu dituzte

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2025ko urt. 2a, 13:21

Sare Herritarrak iaz antolatutako mobilizazioa. Irudia: Sare Herritarra.

Sare Herritarrak deituta, Behin betiko lelopean, mobilizazioa egingo dute, La Casillatik abiatuta, 17:00etan. Lelo nagusia gogoan izanda, "behin betiko bakea, konponbidea eta elkarbizitza eskuratzeko garaia" dela aldarrikatuko dute.

Debagoieneko Sare Herritarrak autobusak antolatu ditu urtarrilaren 11ko manifestaziora joateko. Hona hemen izena emateko tokiak eta autobusen ordutegiak:

Antzuola:

  • Autobusak: 10:45ean eta 15:00etan, autobus geltokian.
  • Izen-ematea: Aitz Garbi tabernan, urtarrilaren 8a baino lehenago.

Aretxabaleta:

  • Autobusak: 15:15ean, Azben.
  • Izen-ematea: Urbaltz tabernan.

Arrasate:

  • Autobusak: 11:00etan eta 14:30ean, Zalduspen.
  • Izen-ematea: Irati eta Monte tabernetan, urtarrilaren 7a baino lehenago.

Bergara:

  • Autobusak: 11:00etan eta 15:15ean, Torrekuan.
  • Izen-ematea: Arrano eta Pol-Pol tabernetan.

Eskoriatza:

  • Autobusak: 15:00etan, Gorosarriko geltokian.
  • Izen-ematea: Ikernu tabernan.

Oñati:

  • Autobusak: 10:30ean eta 15:00etan, Mondragon Unibertsitatean.
  • Izen-ematea: Arrano tabernan eta Kale Barriko Gure Eskuko lokalean (11:00etatik 13:00etara eta 17:30etik 19:30era)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak