Mondrako lagunek antolatuta infantil txiki kategoriako hamasei talde dabiltza gaur, hilak 27, arratsaldean Txelisen oroimenezko lehenengo fasea jokatzen, eta iluntzerako erabakita izango dute ze zortzi taldek egingo duten aurrera. Mondrak lehenengo fase honetarako talde hauek gonbidatu ditu: UDA, Bergara, Cultural de Durango, Mariturrikoak, Zumaiako, Galdakao, Vasconia, Danok Bat, Beasain, Romo, Lagun Onak, Arrupe Chaminade, Amorebieta, Santutxu eta Martutene. Eta, talde horietako zortzi onenek Euskal Herriko erreferentziazko taldeak izango dituzte bihar aurrean, fase erabakigarrian Reala, Alaves, Osasuna eta Eibar batuko zaizkielako. Biharko fasea ere 14:00etan hasiko dute.